ANUBIS 3.0 komikia


ANUBIS 3.0 komikia Xabiroi aldizkarian argitaratu zen sailaren bilduma da. Asko gozatu nuen komiki hau egiten. Ea zuek ere berdin gozatzen duzuen bere binetak irakurtzen.

Lehenik eta behin esan lan honetan Asisko Urmeneta izan dudala bidaide. Gidoiak aztertzen eta zuzenketak egiten lagundu dit, eta binetaren bat ere marraztu du. Hirugarren atalaren gidoia, Federico Artero kalakariarena, berea da.

Blog honetan sailaren inguruko irudiak, berriak, hausnarketak, amarruak eta ezkutuko zirrituak ipini nahi ditut agerian. Aitor daitezkeen sekretuak, eta aurpegiratuko dizkidazuen gezurrak.

Hasteko, horra hor komikiaren lehen orriak: