Egilea

Donostian jaio nintzen 1968ko abuztuan. Soin Hezkuntzako ikasketak Gasteizen burutu ondoren, txandala eskegi eta lapitza hartu nuen ogibide. Hortik aurrera komikiak egin izan ditut Mutxo, Ipurbeltz, Ardi Beltza, Kale Gorria, Elhuyar eta Xabiroi aldizkarietan, besteak beste. Zenbait libururen ilustrazioan parte hartu dut, eta ikasmaterial ugariren irudiak egin ditut Ikastolen Elkartearentzat. CD didaktikoak egiten ere aritu izan naiz animatzaile eta gidoigile lanetan. Gaur egun, komikian nabil buru-belarri, eta Xabiroi aldizkaria koordinatzen dut. Bertan, Guillermo Gonzalez marrazkilariarekin elkarlanean, Kortsarioen Ostatua sailaren gidoia egiten ari naiz.


BIBLIOGRAFIA

Liburuen ilustrazioa:
 - Elkano. Itsasoak emandako bizitza. Idazlea: Gari Berasaluze. Ed: Txalaparta, 2008.

Komikia:
- TeleATOI: Kalabaza haluzinogenoak. Ed: Ikastolen Elkartea, 2010.
- ANUBIS 3.0. Ed: Ikastolen Elkartea. 2012.


HARREMANETARAKO: dfano@euskaltel.net



No comments: