Testuak zuzendu eta gero, Photoshopen orrialdearen behin betiko konposizioa egiten dut.

Orrialdea A4tik A3ra handitzen dut, eta bineta zerrenda bakoitza paper arrunt batean inprimatzen dut. Orri horietan marrazten dut lapitzarekin, 0,5eko portaminaz, HB edo B minarekin.





Blogaren sarrera hau osatzerakoan, irudiak koloreztatzeko garatu
dudan prozesuan erabateko anarkiak agintzen duela konturatu naiz.
Marrazteko eta tindatzeko unean metodikoa eta zorrotza naizen bezala,
behin ordenadorearen aurrean lasaiturik, fundamentua galdu, eta aldapeko
sagarraren sudurraren puntan jartzen zaidana egin ohi dut bineta
bakoitzean. Ez nuen uste, baina hala da.
Zenbat kalte egin duen CONTROL-Z komandoak! Azkenean, bineta parea aukeratu eta haren jarraipena egitea erabaki dut.
Anubis 3.0 lanerako kolore garbiak nahi nituen, trama eta ñabardura gehiegirik gabe. Gehienetan, hasteko, kolore sinpleak ematen ditut, margo-potoa eta pintzelaren tresnak baliatuz. Askotan, kolore bakoitza kapa ezberdin batean, eta gero kapa horri atxikitako beste kapa batzuetan itzalak eta distirak, pintzelaren tresnarekin. Itzalak eta distirak margotzeko kapa-fusio ezberdinak erabili ohi ditut. Gehienetan: NORMAL, MULTIPLICAR, LUZ SUAVE edo SUPERPONER. Koloreak osatutakoan kapak elkartzen joaten naiz, baina pertsonaiak eta atzealdea bereizturik mantentzen ditut, bukaerako akaberak egin arte.
Amaitzeko, kolorea zuzentzeko eta irudiaren argia bateratzeko hainbat kapa berezi erabiltzen dut. Lehenik, COLOR fusioaz kolore bat bineta guztiari eman, xuabe-xuabe. BRILLO/CONTRASTE ukitu bat hor, TONO/SATURACION ukitu bat hemen, edo IGUALAR COLOR apur bat. Eta kito. Hobe bere horretan uztea, egindako lana izorratu aurretik. Bihar begi berriez ikusiko dut.
Dena
den, beste batzuetan bineta osoari oinarrizko kolore bat ematen diot
eta gero, fusio-kapa ezberdinetan, xehetasunak eta kolore gamak. Honako
binetan adibidez:
1 comment:
ona motel, oso lan polita eta adierazgarria gainera. Mila esker!!! pentel brush, pilot g tec, eta ametsezko wacom cintiq-a...
Post a Comment