ANUBIS 3.0, 1. orrialdea (Xabiroi 11.zenbakia)ANUBIS 3.0, 2. orrialdea (Xabiroi 11.zenbakia)
Zer da tresna hura? Zertarako erabiltzen ote zen?

ANUBIS 3.0, 4. orrialdearen zati bat (Xabiroi 11.zenbakia)
Komikian zehar, Gaduk bost arima gabeen istorioak kontatu dizkio bere robot leialari. Norman Swindle publizistaren istorioa, talentua eta arima nahasten zituen gazte arranditsua. Bruno Siringhino kirol medikuaren istorioa, naturak ukatu zizkion garaipenak beste norbaiten bidez, eta edabe magikoen laguntzaz, lortzen zituen alkimista ausarta. Federico Artero zutabegile eta kalakariaren istorioa, sasiak sutzen eta iritziak saltzen dirutza egiten zuen berbontzi ustela. Imanol Etxeandia banku-langilearen istorioa, bankua zerbitzatzen eroso bizi zen zakur losintxaria. Yuang-Xing giza baliabideen zuzendariarena, lankide koitaduak esplotatzen amets materialak egia bihurtzen saiatzen zen borrero errukigabea. Diruzaleak, ospezaleak, boterezaleak denak. Ez omen da aspertuko.

No comments:
Post a Comment